Japonia. Zuzendaritza: Takashi Miike. Ekoizpena: Misako Saka, Shigeji Maeda / "Terraformars" Film Partners, Warner Bros. Pictures Japan. Gidoia: Kazuki Nakajima: Argazkia: Hideo Yamamoto. Musika: Koji Endo. Muntaketa: Kenji Yamashita. Aktoreak: Hideaki Ito, Emi Takei, Tomohisa Yamashita, Takayuki Yamada, Shun Oguri. Iraupena: 109 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania
La noche del virgen-en ederki dakite: labezomorroekin kontu handiz ibili behar da, gure aurrekoak direlako eta, azken kataklismoaren ondoren, arratoiekin batera, gu baino gehiago biziko direlako. 2020. urtean Lurrak goroldioa eta intsektu hemimetabolo hauetako batzuk Martera bidali zituen, planeta horretako zorua gizakiek bizitzeko moduko leku bihurtzen saiatzeko. Blatodeoak ondo egokitu ziren karbono-dioxidoz osatutako atmosfera mehera, eta gudari harrigarritan eraldatu ziren. 500 urte beranduago, norbaitek haiek gainditzen saiatu behar du. Hala kontatzen zuen Sasugaren eta Tachibaniren mangak, hala kontatu zuten anime biopunk-eko 13 kapituluek, eta hala kontatzen du Takashi Miikeren film saiatuak, azkarrak, eta erotiko eta gozo samarrak, borroken artean.