PET (2016)

Itzuli

Pet

Antzoki Zaharra

Igandea, 2016(e)ko Urriak 30 / 17:00
7,50 EUR /Sarreren salmenta

AEB-Espainia. Zuzendaritza: Carles Torrens. Ekoizpena: Nick Phillips, Kelly Martin Wagner, Carles Torrens / Magic Lantern, Revolver Picture Company. Gidoia: Jeremy Slater. Argazkia: Timothy A. Burton. Musika: Zacarías M. de la Riva. Muntaketa: Elena Ruiz. Aktoreak: Dominic Monaghan, Ksenia Solo, Jennette McCurdy, Da'Vone McDonald, Nathan Parsons. Iraupena: 93 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

2003an Torrens katalanak Beyond Re-Animator (2003) laneko gidoilarien laguntza-taldean hartu zuen parte. 2011n bere lehen film luzea egin zuen, Emergo, eta gaur egun "The Exorcist" (2016) telesaila sortu duen Jeremy Slaterrek idatzitako film honekin aurkezten da. Pantailan, kaiola baten barruan eta kanpoan bildutako bi arima bikien (edo ez) kasu kriminal bitxia. Gidoian, oso norabide aldaketa erakargarri ugari, Estockholm-sindromea biktimarengandik biktimarioarengana pasatzearena barne. Pelikula, gaixotia, osasungaitza, odol errazekoa eta amour fou-ko ozeanotan murgildua, Saw (2004) egin zen set berean filmatu zen. Estrasburgoko FEFFean estreinatu da, eta Ksenia Solok –Black Swan (2010) lanean Veronica izan zen– zoritxarrez guztiak ernegatu ditu.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016