Japonia. Zuzendaritza: Koji Shiraishi. Ekoizpena: W Field, Kadokawa Pictures. Gidoia: Koji Shiraishi. Argazkia: Hidetoshi Shinomiya. Musika: Koji Endo. Muntaketa: Takeshi Wada. Aktoreak: Mizuki Yamamoto, Tina Tamashiro, Aimi Satsukawa, Misato Tanaka, Masahiro Komoto. Iraupena: 98 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Dead Girl Walking (2004) eta Grotesque (2009) lanen egilearen eskutik, aurtengo Astera beldurrezko zinema japoniarraren bi mito handiren –The Ring (1997) eta The Grudge (2003)– omenaldi/mix/errendizio/errebisitazio/crossover hau iristen da. Kaltegarria bezain umore zoragarria eta txantxazalea eskainiz, mamuak eta madarikazioak harrapatuta geratzen diren VHSko zintek beti eman ziguten ikara berreskuratuz, Sadako vs Kayako hiriko legenden analisi mamitsua egitera ere ausartzen da. 4K teknologiarekin filmatua, zuek sinetsi ala ez, txantxa mugagabe eta iraingarri hau apirilaren 1ean hasi zen (mundu erdian inuzenteen eguna), norbaiti kartel berean Sadako eta Kayako elkartzea bururatu zitzaionean. Ondoren, filma etorri zen. Unibersal etxeak berak babestua.