Euskadi. Zuzendaritza: Haritz Zubillaga. Ekoizpena: Galder Gaztelu-Urrutia / Basque Films, Life & Pictures. Ekoizpen exekutiboa: Galder Gaztelu-Urrutia, Carlos Juárez, Sebastián Mery. Gidoia: Aitor Eneriz, Haritz Zubillaga. Argazkia: Jon D. Domínguez. Musika: Aránzazu Calleja. Muntaketa: Haritz Zubillaga. Aktorea: Paola Bontempi. Iraupena: 75 min
HIZKUNTZA: gaztelania / AZPITITULUAK: ingelesa
Bai, jakina. Bera da. Haritz Zubillaga. Las horas muertas (2007) film laburraren zuzendaria, eta 2009ko Urrezko Meliès-erako hautagaia. The Devil On Your Back (2015) lanaren zuzendaria. Anómalo (2014) lanarekin batera, 2016ko Hispasat 4K Nazioarteko Zinemaldiaren irabazlea. Eta bai, jakina, film luze honetan hilkutxa limusina bat da. Eta guk oso gustukoak ditugu limusinak zinema-antzeztoki gisa. Izugarri gustatzen zaizkigu Holy Motors (2012) eta Cosmopolis (2012) lanen garaitik. Horregatik oso gustukoa dugu, Caraxek eta Cronenbergek egin zuten moduan, Haritzek limusina horietako bat erabiltzea. Eta ikaragarri gustatzen zaigu limusinaren barruan bere buruaz oso seguru dagoen aktore emakume bat sartzea eta mendeku... krudel bat proposatzea, tartean champagnea eta odola agertzen direla. Eta ikaragarri gustatzen zaigu aktore hori Paola Bontempi izatea, estilo-ariketa zoragarria izan zen She's Lost Control (2010) hartan aurkeztu zigun hura.