Espainia. Zuzendaritza: Manuel Valencia. Ekoizpena: Joana Chilet / JCMedia. Gidoia: Manuel Valencia. Argazkia: Luis Sánchez Toledo. Musika: Charly Álvarez. Muntaketa: Luis Sánchez Toledo. Aktoreak: Sandra Uve, Pedro Temboury, Pablo Llorens, Dani Moreno, Charly Glamour. Iraupena: 20 min
HIZKUNTZA: gaztelania
2000maniacos paperean editatutako eta beldurrezko zinemari, zientzia-fikzioari, sexuari, gomazko munstroei eta fantasia eta/edo beldur zeltiberiarreko generoari eskainitako fanzine bat da. 25 urte bete eta herri-kultura ganberroenaren erreferente bihurtu ondoren, bere editorea desagertu egiten da arrastorik utzi gabe. Poliziak bost susmagarri ditu. Editorearen amak argi dauka: "Nire semea hil egin dute".