Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Asteko film labur irabazleak
+
SWISS ARMY MAN
AEB. Zuzendaritza: Daniel Scheinert, Dan Kwan. Ekoizpena: Eyal Rimmon, Lauren Mann, Lawrence Inglee, Jonathan Wang, Miranda Bailey, Amanda Marshall / Cold Iron Pictures, Blackbird Films. Gidoia: Daniel Scheinert, Dan Kwan. Argazkia: Larkin Seiple. Musika: Andy Hull, Robert McDowell. Muntaketa: Matthew Hannam. Aktoreak: Paul Dano, Daniel Radcliffe, Mary Elizabeth Winstead, Antonia Ribero, Timothy Eulich. Iraupena: 97 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Hitz ematen dut argumentua hauxe dela: Hank (Paul Dano) hutsik dagoen eta ezagutzen den edozein nabigazio-ibilbidetik urrun dagoen uharte batera heldutako naufrago bat da. Filmaren hasieran bere burua urkatzear dago. Baina une horretan itsasertzean flotatzen dagoen gorpu bat ikusten du. Suspertzen saiatzen da baina ahalegin horri hilotzak puzker handiak eta usain txarrekoak boteaz erantzuten dio. Harry Potter izan zen aktoreak interpretatutako hilotz hori ia bere buruaz beste egiteko zorian zegoena bizitzen jarraitzeko lagun eta tresna onena nola bihurtzen den hobe esaten ez badugu. Izan ere, hala eginez gero, esan beharko nizueke, haren erekzio handiei esker, hildakoa eta hiltzeko zorian egon dena lehorrera eta zibilizaziora heltzen direla. Zin dagizuet Sundace Jaialdian Zuzendari Onenaren Saria eskuratu zuela.