I AM A HERO (2015)

Itzuli

I Am a Hero

Victoria Eugenia Antzokia

Larunbata, 2016(e)ko Urriak 29 / 17:00
7,50 EUR /Sarreren salmenta
Euskaraz

Japonia. Zuzendaritza: Shinsuke Sato. Ekoizpena: Michiaki Yamasaki, Shiro Kido / Toho Pictures. Gidoia: Akiko Nogi. Argazkia: Taro Kawazu. Musika: Nima Fakhrara. Aktoreak: Yo Oizumi, Kasumi Arimura, Masami Nagasawa, Miho Suzuki, Nana Katase. Iraupena: 126 min

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara

Hideo Suzuki denbora gehiena esna amesten igarotzen duen erdi mailako marrazkilaria da, bere eguneroko bizitzan ezerk ez duelako ondo funtzionatzen. Egun batean, neskalagunak etxetik bidali ondoren, Japonia osora epidemia bat hasten da zabaltzen, eta kutsatuak giza haragi bila dabiltzan munstro bihurtzen dira. Hideok berehala Tokiotik ihes egin beharko du. Shinsuke Sato-k –The Princess Blade (2001), Gantz (2010)– Kengo Hanazawa-ren manga ezagunaren egokitzapen hau zuzentzen du.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016