Japonia. Zuzendaritza: Hideo Nakata. Ekoizpena: Taka Ichise / OZ Production. Gidoia: Yoshihiro Nakamura, Ken-Ichi Suzuki. Argazkia: Junichiro Hayashi. Musika: Kenji Kawai. Muntaketa: Nobuyuki Takahashi. Aktoreak: Hitomi Kuroki, Rio Kanno, Mirei Oguchi, Asami Mizukawa, Fumiyo Kohinata. Iraupena: 97 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara
Bost urteko alabaren zaintza edukitzen jarraitu nahi duen eta, alabarekin batera, apartamentu apal eta ilun batera bizitzera joaten den ama tristea. Eraikin beldurgarri bateko korridoreen artean harrapatuta dagoen neska bakartia. Goiko solairutik tantak isurtzen dituen ur-orban handi bat, igogailu ilun bateko ateen artean giltzapetua. Duela urte asko arrastorik utzi gabe desagertu zen neska gaztea. Japonia hantua, hezea, inoiz amaituko ez dela dirudien euripean. The Ring (1997) lanaren bitartez, gaur egungo beldurrezko zinema japoniarraren norabidea aldatu ondoren, Hideo Nakatak film beldurgarri honekin hasi zuen milurteko berria. Walter Sallesek zuzenduta, Estatu Batuetan film honen remakea egin zuten.