Japonia. Zuzendaritza: Noboru Iguchi. Ekoizpena: Noboru Iguchi, Mana Fukui. Gidoia: Noboru Iguchi. Argazkia: Yuu Nishikawa, Noboru Iguchi, Isao Karasawa. Musika: Yasuhiko Fukuda. Muntaketa: Isao Karasawa. Aktoreak: You Kazama, Airi Yamamoto, Demo Tanaka, Kuromaru Togakushi, Kanji Tsuda. Iraupena: 24 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Guztia Noboru Iguchi bere film labur berriaren protagonista (eta ekoizle) izango den enpresaburuarekin elkarrizketa bat grabatuz. Bertan, enpresaburuak, beti egitea amestu duen papera interpretatuko du, neska ikasle bat heriotzatik salbatzen saiatzen den super-heroiaren papera. Umorez, pop musikaz, nostalgia apur batez eta akzioz betetako lan honetan, Damagerek (mina sentitzen duenean baino ez da eraldatzen) mota guztietako maltzurrei egingo die aurre neskatxa salbatzeko. Noboru Iguchiren baliabide guztiak, milurteko berriaren fantasiazko lan japoniar eroenaren eta ausartenaren funtsezko izenetako bat, bere azken lanetako batean, The Machine Girl (2008), Robogeisha (2009) edo Dead Sushi (2013) bezalako lanetan erakutsitako ildoari jarraituz.