GAME MASTER / GEEMU MASUTAA (2015)

Itzuli

Game Master

Victoria Eugenia Antzokia

Igandea, 2016(e)ko Urriak 30 / 17:00
7,50 EUR /Sarreren salmenta
Euskaraz

Japonia. Zuzendaritza: Yoshikazu Ishii. Ekoizpena: Naomi Ishii, Yoshinaru Izumi / Team Better Tomorrow, Haruberry Office. Gidoia: Yoshikazu Ishii. Argazkia: Yoshihito Takahashi, Yukio Komiya. Musika: My Computer. Muntaketa: HiroAki Ito. Aktoreak: Yusuke Sugiyama, Miku Chiba, Takehiko Fujita, Takashi Toyota, Hisayuki Teranaka. Iraupena: 81 min

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara

Bederatzi pertsona logela batean esnatzen dira. Non dauden ez dakite. Ez dute gogoratzen bertara nola iritsi diren. Ez dute elkar ezagutzen. Pertsonaia mozorrotu bitxi bat azaltzen da: anfitrioia da, parte hartzera behartuta egongo diren joko makabroaren zeremonia-maisua. Bakar bat bizirik aterako den hil ala biziko joko bat, kanporatuz joango diren hainbat probetan elkarren aurka borrokatuko baitute. Bidaia honen lehen etapan sushi zati bat jan beharko dute: haietako bat pozoitua dago eta hura jaten duena hil egingo da. Yoshikazu Ishiiren lehen lana. Ishiik film eta telebista-ekoizpen askotan egin du lan efektu berezien teknikari gisa.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016