Japonia. Zuzendaritza: Kiyoshi Kurosawa. Ekoizpena: Atsuyuki Shimoda / Channel Neko. Gidoia: Kiyoshi Kurosawa. Argazkia: Akiko Ashizawa. Musika: Gary Ashiya. Muntaketa: Masahiro Onaga. Aktoreak: Miki Nakatani, Etsushi Toyokawa, Hidetoshi Nishijima, Yumi Adachi, Sawa Suzuki. Iraupena: 115 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara
Reiko kontakizun erromantikoen idazle arrakastatsua da. Oso gaztetan hasi zen idazten eta gaur egun bere azken lana amaitzea eragozten dion depresioak jota dago. Bere editoreak basotik hurbil dagoen etxetzar bakartu batera bizitzera joateko animatzen du, lasaitzeko eta, horrela, bere lana amaitzeko. Baina ez zaio erraza gertatzen. Arkeologo batek, milaka urte dituen momia batek, iraganean etxean desagertutako emakume batek... idazlearen lasaitasuna mehatxatzen dute, baita bere bizitza ere. Kiyoshi Kurosawa, gaur egungo Japoniako fantasiazko lanen erreferenteetako batek –Charisma (1999), Pulse (2000), Creepy (2016)– bere film beldurgarrienetako bat zuzentzen du.