THE GRUDGE (Ju-on, 2003)

Itzuli

La maldición

Victoria Eugenia Antzokia

Ostirala, 2016(e)ko Azaroak 04 / 17:00
7,50 EUR /Sarreren salmenta
Euskaraz

Japonia. Zuzendaritza: Takashi Shimizu. Ekoizpena: Taka Ichise / OZ Production. Gidoia: Takashi Shimizu. Argazkia: Tokusho Kikumura. Musika: Shiro Sato. Muntaketa: Nobuyuki Takahashi. Aktoreak: Megumi Okuna, Misaki Ito, Misa Uehara, Yui Ichikawa, Kanji Tsuda. Iraupena: 91 min

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa

Takashi Shimizuk zuzenduta, XXI. mendeko zinema japoniarraren gaur egungo aurreneko klasikoetako beste bat. Istorio bera hiru aldiz filmatu zuen: urte pare bat lehenago bideoan egindako bertsio bat, zinemarako egindako hau, eta, beranduago, Sarah Michelle Gellar protagonista den remake estatubatuarra, aurreneko bien sekuelez gain. Gizarte-langile bat ohetik jaiki ezin duen eta bakarrik bizi den emakume edadetu baten etxera joaten da. Lekua nahiko kezkagarria da eta emakumeak ikaratuta dagoela dirudi, baina bere endekapenezko gaixotasunaren ondorioz ezin du komunikatu eta ilargian bezala bizi da. Beranduago, langile gaztea duela urte batzuk erail zituzten Toshiorekin eta Kayako haren amarekin jartzen da harremanetan.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016