31 (2016)

Itzuli

31

Antzoki Zaharra

Astelehena, 2016(e)ko Urriak 31 / 00:45
7,50 EUR /Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Rob Zombie. Ekoizpena: Rob Zombie, Andy Gould, Mike Elliott, Michael Sherman, Matthew Perniciaro, Eddie Vaisman / Spookshow International, Bow and Arrow Entertainment, Spectacle Entertainment Group, Protagonist Pictures, Windy Hill Pictures, Palm-Star Media Capital. Gidoia: Rob Zombie. Argazkia: David Daniel. Musika: John 5, Bob Marlette, Chris "Zeuss" Harris, Rob Zombie. Muntaketa: Glenn Garland. Aktoreak: Sheri Moon Zombie, Jeff Daniel Phillips, Lawrence Hilton-Jacobs, Meg Foster, Malcolm McDowell. Iraupena: 102 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Rob itzuli da! Bere pailazoekin, Sheri Moon emaztearekin, Malcolm McDowellekin, eta begien kolore urdinari eusten dion Meg Fosterrekin; Denborak bere hezurrak hondatzen dituen arren, zerra mekanikoko hainbeste haragi, mazo eta zilarrezko labana artean pertsonaia erreal bat sortzeko gai da. The Hills Have Eyes (1977) bezalako hirurogeita hamarreko hamarkadako izenburuen Rob nostalgikoa itzuli da, baina irinetan zikindutako hiltzaile ospetsu dotorearentzako Tarantinoren kutsu handia duten elkarrizketak egokituz. Xehetasuna: Richard Brakek larrua jotzen du behin eta berriro Murnauren Nosferatu (1922) ikusten duen bitartean. Meg, Sheri, Richard eta gainerakoez gain, gamma-gurutzea tatuatuta duten eta gaztelaniaz hitz egiten duten ipotx latinoak azaltzen dira. Soinu-bandan, berriz, Aerosmith, Ernest Tubby eta The James Gang. Eta bakar bat gera daiteke bizirik. Ala ez.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016