TENEMOS LA CARNE (2016)

Itzuli

Tenemos la carne

Antzoki Zaharra

Astelehena, 2016(e)ko Urriak 31 / 00:45
7,50 EUR /Sarreren salmenta

Mexiko. Zuzendaritza: Emiliano Rocha Minter. Ekoizpena: Julio Chavezmontes, Moisés Cosío, Emiliano Rocha Minter / Piano, Detalle Films, IMCINE, Fondo para la Producción Cinematográfica de Calidad (México). Gidoia: Emiliano Rocha Minter. Argazkia: Yollótl Alvarado. Musika: Esteban Aldrete. Muntaketa: Yibran Assuad, Emiliano Rocha Minter. Aktoreak: Noé Hernández, María Evoli, Diego Gamaliel. Iraupena: 80 min

HIZKUNTZA: gaztelania / AZPITITULUAK: ingelesa

Odola, lizunkeria eta zinema postapokaliptiko mexikarra, fotogramen ertz basatietatik dabiltzan bi zuzendariren eskutik. Reygadasi buruz ari gara, jakina. Baina baita The Revenant (2015) laneko Iñarrituri buruz ere. Zinema freskoa, mamitsua eta asaldatua. Bi anaia goseti hiri hil batean. Gizon bitxi bat bizi den eraikin abandonatu bat. Laguntzeko eskaera eta eskaintza... Zeren truke? Errituak eta pantaila irensten duen zinema. Sadikoa, ahaidekeriazkoa, oso estilizatua Yollótl Alvaradoren argazkiari esker, Rotterdamen –Reel Suspects banaketa-etxe ausartak lanaren mundu-mailako eskubideak erosi zituen tokia– ikusleak liluratu eta beldurtu egin zituen. Eta aipatzearren, Mexikoko Zinema Eskolak hiru bider ukatu zion sarrera Emilianori. Arte Ederren eskolan sartu zen.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016