THE GIRL WITH ALL THE GIFTS (2016)

Itzuli

The Girl with All the Gifts

Antzoki Zaharra

Astelehena, 2016(e)ko Urriak 31 / 22:00
7,50 EUR /Sarreren salmenta

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Colm McCarthy. Ekoizpena: Camille Gatin, Angus Lamont / Poison Chef, BFI, Creative England. Gidoia: Mike Carey. Argazkia: Simon Dennis. Musika: Cristobal Tapia de Veer. Muntaketa: Matthew Cannings. Aktoreak: Gemma Arterton, Paddy Considine, Glenn Close, Sennia Nanua, Anamaria Marinca. Iraupena: 110 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Poliki-poliki onartzen ari gara: apokalipsia zonbikoa izango da edo ez da izango. Baina zonbiak, gure amesgaiztoetako materia bezala, ez dira ez sortzen ezta suntsitzen ere: eraldatu egiten dira. Ipuin onenak hasten diren hitzekin (Behin batean) hasten den film britainiar honetan, erdi zonbi erdi gizakia, eta literaturako eta zinemako pertsonaia garrantzitsua den neska batek guztia nola hasi zen kontatzen du. Era berean ere adierazten du, bere belaunaldikoak –belaunaldi hibridoa eta tantotua– nola izan daitezkeen film dotore, lasai eta krudel honetako itxaropena. Egia da lan honetan Glenn Close, Paddy Considine eta Gemma Arterton azaltzen direla, baina istorioaren ardatzean Sennia Nanua izeneko neska gazte bat aurkituko dugu. Filma Iphigenia in Aulis izeneko nobelan oinarrituta dago.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016