Japonia. Zuzendaritza: Tomoo Haraguchi. Ekoizpena: Masashi Kitagawa, Tsugio Oikawa. Gidoia: Mugi Kamio. Argazkia: Shoji Ehara. Musika: Kenji Kawai. Muntaketa: Kenji Sekiya. Aktoreak: Ryuji Harada, Nozomi Ando, Mubu Nakayama, Kentario Shimizu, Miki Tanaka. Iraupena: 96 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara
Ezpatari bikain bat, arropa arraroez jantzita, eta perretxiko erraldoi baten estalki huts eta lehorra eman lezakeen kapela bat buruan duela, galburuen soro artean ari da borrokan ezpataz zeharkatu, ireki, ebaki eta lokatzen dituen etsai bakar batzuekin. Beranduago atseden hartuko du. Bera baino arraroagoak diren izakiez betetako ostatu batean... Ez dago efektu digital bat bera ere Kitanorekin berarekin lan egin duen makilatzaile handi batek zuzendutako pelikula honetan. Trikimailu zaharrak 50eko hamarkadako Japoniako zinta loriatsuen erara, iratxoez, ingumez eta lur misteriotsuetatik etorritako izakiez betetakoen erara. Ilargi betea otsoaren larruaren gainean, emakume armiarmak, musu eman, zehazki, musu ematen ez dutenak, eta aire malenkoniatsua hildakoen eta bizidunen gainean.