ANTENNA / ANTENA (2003)

Itzuli

Antenna

Victoria Eugenia Antzokia

Osteguna, 2016(e)ko Azaroak 03 / 17:00
7,50 EUR /Sarreren salmenta
Euskaraz

Japonia. Zuzendaritza: Kazuyoshi Kumakiri. Ekoizpena: Hiroko Matsuda, Atsushi Watanabe, Takumi Ogawa / Ken Groove, Office Shirous. Gidoia: Takashi Ujita, Kazuyoshi Kumakiri. Argazkia: Takahide Shibanushi. Musika: Akainu, Akira Matsumoto. Muntaketa: Shinichi Fushima. Aktoreak: Ryo Kase, Akemi Kobayashi, Daisuke Kizaki, Mantaro Koichi, Ryudo Uzaki. Iraupena: 117 min

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa

Sustraiak iraganean dituen eta aspaldi gertatutako zoritxarreko gertakari batean oinarritutako istorioa: 8 urteko neska baten desagertzea eta horrek familian izan zuen eragina. Aita hil egin zen eta osabak bere buruaz beste egin zuen. Amak Yuya seme gazteena janzten du. Yuyak, arrebaren arropa jantzita, honen etengabeko presentzia sentitzen du. Yuichiro anaia zaharrena –filosofia ikaslea– sadomasokismoaren munduan murgiltzen hasten da istorio ilun, anbiguo eta limurtzaile honetan. Kazuyoshi Kumakirik zuzendutako hirugarren film luzea. Zuzendari honek Hole in the Sky (2001) bezalako drama lazgarriak eta Freesia (2006) bezalako fantasiazko giro iradokitzaileenak txandakatzen ditu bere ibilbidean.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016