Japonia. Zuzendaritza: Shinsuke Sato. Ekoizpena: Michiaki Yamasaki, Shiro Kido / Toho Pictures. Gidoia: Akiko Nogi. Argazkia: Taro Kawazu. Musika: Nima Fakhrara. Aktoreak: Yo Oizumi, Kasumi Arimura, Masami Nagasawa, Miho Suzuki, Nana Katase. Iraupena: 126 min
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania
Hideo Suzuki denbora gehiena esna amesten igarotzen duen erdi mailako marrazkilaria da, bere eguneroko bizitzan ezerk ez duelako ondo funtzionatzen. Egun batean, neskalagunak etxetik bidali ondoren, Japonia osora epidemia bat hasten da zabaltzen, eta kutsatuak giza haragi bila dabiltzan munstro bihurtzen dira. Hideok berehala Tokiotik ihes egin beharko du. Shinsuke Satok –The Princess Blade (2001), Gantz (2010)– Kengo Hanazawaren manga ezagunaren egokitzapen hau zuzentzen du.