THE AUTOPSY OF JANE DOE (2016)

Itzuli

Antzoki Zaharra

Asteartea, 2016(e)ko Azaroak 01 / 17:00
7,50 EUR /Sarreren salmenta

Erresuma Batua-AEB. Zuzendaritza: André Øvredal. Ekoizpena: Fred Berger, Eric Garcia, Ben Pugh, Rory Aitken / Impostor Pictures, 42, IM Global, Ingenious. Gidoia: Ian Goldberg, Richard Naing. Argazkia: Roman Osin. Musika: Danny Bensi, Saunder Jurriaans. Muntaketa: Peter Gvozdas, Patrick Larsgaard. Aktoreak: Emile Hirsch, Brian Cox, Ophelia Lovibond, Michael McElhatton, Olwen Kelly, Jane Perry. Iraupena: 86 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Austingo Zinemaldiko ikusle zailduek ikaraz ulu egin zuten André Øvredalek –Troll Hunter (2010) lanaren egilea– zuzendutako film luze hau eman zuten gauean. Sitgesen estreinatu zutenean inor ez zen ausartu hotelera –hilerriaren aldamenetik igarotzen zen bidetik– bakarrik itzultzen. Abenduaren 21eko estreinaldirako alarauak espero dira. Ez da gutxiagorako. Gorputegi batean gaude eta txintxarri baten soinua entzuten da. Eta jotzen duenerako jada azaldu digute, garai batean txintxarri bat hildakoaren orkatilara lotzen zutela pertsona hori erabat hila ez zegoela jakiteko. Esku-ohean edo lurpean sentitzean mugitu egingo litzatekeela eta kaskabiloa... entzuten hasiko zela. Beldur lehorra. Gaueko beldurra. Beldurra korridoreen artean. Zarata arraroen beldurra, travelling kezkagarriak eta hezur-muinetaraino sartzen zaizkizun kantutxoak.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016