1813an Donostia erre zenean, hiria bere errautsetatik suspertu zen. Berreraikitze fiskoa izan zen, baina baita mentala ere. Donostiak bere iragan mitikoa eta fantastikoa ahaztu zuen, imajinario kolektibo modernoa besarkatzeko. Gaueko, Dragoiak edo Churiscus bezalako izakiak zientziaren eraginaren ondorioz desagertu egin ziren. Baina Misterioa ez zen hil, baizik eta metodo zientifikoaren eraginez eraldatu egin zen. Orduan espiritismoa, poltergeist-ak, OHEak eta parapsikologiako gainerako fenomenoak agertu ziren.
Misterioaren Itsasargia erakusketak Misterioaren ibilbide hori berreraikiko du. Erakusketa transmedia eta diziplina anitzekoa. Bertan, Misterioaren taldeak urtean zehar egindako lana erakutsiko du. Bideo-jokoa, ilustrazioa, instalazioa edo bideoartea izango dira, 2016. urtean zehar bildu ditugun ez bakarrik Donostiako, baita Gipuzkoako istorioen antzezpenetako batzuk.
Misterioaren Itsasargia proiektua DSS2016 Elkarrizketak ekintzaren barruan kokatzen da, eta Europako Kultur Hiriburutza eta hiriaren kultur agenda ofiziala uztartzeko diseinatuta dago. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean sortutako proiektua da, eta hainbat lan-talde irekiren bitartez burutzen ari da. 2016ko ekainaz geroztik Misterioaren Itsasargiak elkar-sormeneko bere lana Kutxa Kultur Enearen bitartez burutzen du.
Erakusketa Itsasargiaren amaiera ez delako… Urtearen bukaerara arte jarraituko du eta bere azken formatuaren estreinaldiarekin amaituko da: webdokumentala.
Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo
urriak 29 – azaroak 13
astelehenetik ostirala arte: 17:00 – 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Gene Roddenberry-k sortutako zientzia-fikzioko jatorrizko sailak berrogeita hamar urte betetzen ditu. Bertatik sortutako hainbat produkturen artean, telebistako bost telesail eta zinemarako hamahiru film luze egin dira. Lan hauek saila ezagunagoa egiten lagundu dute, askorentzako ia erlijio bihurtzera heldu arte. Haren estetikak, teknologiaren bitartez egindako aurrerapenean sinesteak eta diferenteen arteko bizikidetzaren aldeko apustuak, pertsonaia ahaztezinez gain, kultura herrikoiaren fenomeno hau sortu dute.
Erakusketa honek bi atal nagusi ditu. Alde batetik, estilo diferenteko berrogeita hamar bat ilustratzaile espainiarrek sagari euren omenaldi partikularra egiten diote, Mo Caró artistak eskatuta. Bestetik, Club Star Trek España izeneko taldeak antolatutako eta katalogatutako bilduma pribatutako objektuak erakusten dira: autografoak, oroitzapenak, merchandisinga eta “azken muga” honen elementu ikoniko batzuen berreraiketa.
C. C. Okendo K. E.
Nafarroa etorbidea 7
urriak 29 – abenduak 10
astelehenetik larunbata arte (jai egunak salbu): 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
urriak 30 eta azaroak 1: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Julen Ribas Sasiain 1981-eko Ekainaren 9-an jaio zen Arrasaten. Txikitatik marrazketa eta arte ederretarako dohai bereziak erakutsi zituen. Bere ikasketak ordea batxilergo zientifiko-teknikotik bideratu zituen.1999.urtean bere ibilbideak 180º tako bira eman eta Bartzelonara joan zen arte grafikak ikastera. Bertan komiki mundua ezagutu zuen. Orduraino Tintin eta Asterix eta Obelix izan zituen komiki erreferentziarik garbienak.3 urtetan Bartzelonan egon ostean bere jaioterrira bueltatu zen freelance modura lan egitera.Ordutik ilustratzaile lanetan hari da eta zenbait komiki argitaratu ditu baita umeendako ipuinak ere. Gehienbat Euskal Herrian eta Frantzian aurkitu daitezke bere lanak. Gaur egun komiki lanak eta margoa tartekatzen ditu.
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urria 29 – azaroa 19
astelehenetik ostirala arte: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
Poe ebakitzen erakusketan Fernando Mircala artistak azken hamarkadan Edgar Allan Poeren figura literarioaren omenez egin dituen argazkien eta kartoi meheko dioramen bilduma ikusteko aukera dago. Lehendabizi testuinguru editorialean –Siniestras amadas (Sinsentido, 2009) liburuarekin–, eta beranduago, Raúl García animatzaile ospetsuak zuzendutako Extraordinary Tales (2014) film luzean parte hartuz, Mircalak, bere teknika plastiko partikularra erabiliz, antzerki txiki moduan, bolumenean landutako kartoi mehez egindako dekoratuen eta figuren mundu bat osatu du. Bere asmoa egile amerikarraren alderdi lirikoena eta erromantikoena azpimarratzea izan da, Poeren unibertsoa irudikatu ohi den "gotizismo" ilun eta zaharkitutik urrunduz.
Horretarako artistak irudikapena adierazpen-eremu gozoago eta estilizatuago batera eraman du, paleta kromatikoa asko edo zorroztasunez aberastu du, diseinuaren eta arkitekturaren berezko kontzeptuak erabili ditu, eta, azkenean, ametsezko mundu kolorista eta argitsua islatu du. Bertan, ikuslearen begiradaren aurrean, belus-itxurako paperezko “jostailuen” erakusgaia prestatu du. Halaber, Poek jada ehun urtetik gorako bere malenkonian igarri zuen hura, gaur egungo ilustratzeko eta sentitzeko modu berri eta atseginago batean erakusten du.
FNAC
San Martin Zentro Komertziala
Urbieta 9
urriak 25 – azaroak 30
astelehenetik larunbata arte: 10:00 – 21:30
Harkaitz Canok eta Judas Arrietak bat egitea erabaki dute kamishibai bat asmatzeko, euskal eta japoniar mitologiek bat egiten duten ipuin ilustratua. Abenturazko istorio bat, bidaia bat, altxorraren bilaketa…
Kutxa Kultur Plaza
Tabakalera
urriak 28 – abenduak 11
astelehenetik asteazkena arte: 08:00 – 22:00
ostegunak: 08:00 – 23:00
ostiralak: 08:00 – 00:00
larunbatak: 10:00 – 00:00
igandea eta jai egunetan: 10:00 – 22:00
Art Toy Gama talde profesional, artistiko eta internazional bat da. Artearen munduan gaur egungo hainbat joera irudikatzen ditu. Gainera, diferentzia markatuko duten proiektuak eta erakusketak egiteko asmoa du, Art Toy edo Artea Jostailuarekin izenekoetan oinarritutako mugimendu edo joera artistikoak sustatuz eta gehiago bultzatuz.
Eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 27. Edizioaren gaia aprobetxatuz, Arteuparte unibertsoaren espazioan –Tabakaleraren espazioaren barruan kokatua–, Fran Picazo komisarioa izango duen arte-erakusketa bat egingo da. Erakusketa horretan, gaur egungo artista onenetako batzuek manipulatutako piezak eta banakako lanak uztartuko dira. Artista horiek atsegin handiz onartu dute ekitaldian parte hartzea, euren modelo propioekin, Art Toy-ak benetako artelanak bailiran sortuz.
Arteuparte
Tabakalera
Urbieta 9
urriak 7 – azaroak 7
astelehenetik ostirala arte: 10:30 – 20:00
asteburu eta jai egunetan: 11:00 – 20:00