Fantasiazko Zinema Jaialdien Europako Federazioaren (EFFFF) xedea da Europako zinematografia eta zinema sustatzea.
Europa kontinenteko 20 jaialdi inguruk osatzen dute federazioa, eta Asia eta Iparramerikako zenbait kideren babesa du, 600.000 ikusle inguruko publikoarekin. Horrela, fantasiazko zinemaren industria europarraren originaltasuna eta sormena sustatzeko bitarteko indartsuenetako bat da.
Federazioak 16 herrialdetan du ordezkaritza eta jaialdi sare sendoa garatu du, filmak atzerriko publikoarengana askoz ere arinago iristea lortuz. Halaber, ikusleen, prentsaren eta profesionalen aurrean ikusarazteko aukera eskaintzen die, merkatu zinematografikoetan ez bezala.
Fantasiazko zinema europarra maila artistikoan zein ekonomikoan laguntze aldera, EFFFFak Golden Méliès Competition for Best European Fantastic Film sortu du.
Ezohiko lehiaketa da eta film luze zein laburrei zabalik dago, eta Federazioko kide europar guztien artean antolatzen da. Lehiaketarako hautatutako filmak merkatu zinematografiko nagusietan eta jaialdi guztietan sustatuko dira.