Iaz mainstream zonbi-unibertsoari agur esan genion beldurraren beste estetika ikoniko batzuei ongi etorria egiteko. Buduaren munduari eta Karibeko gurtza bitxiei egindako omenaldia izan zen. Eta hain gustura geratu ginen, aurten gure munduko bira bereziarekin jarraitzen dugula, eta Japoniara! heldu gara.
Eta jakina, aurten gure inspirazioa Japonia tradizionalean dago, bere mitoetan eta kondairetan, fantasia eta umorea ulertzeko duten modu poetikoan. Hortaz, gure betiko ibilaldia ehun deabruen gaueko desfile batean eraldatzen da, kumadori makillaje askorekin.
Beti bezala, karakterizazioa gure kontura egingo da gure makillaje-standean. Baina itxaronaldia jasanezin bihurtu ez dadin, eta arratsaldea pazientzia gutxiko yokaiz ez betetzeko, Boulevardeko kioskoa eta bere ingurua zen gune bihurtuko ditugu hainbat jarduera antolatuz.
Eta arratsalde osoan zehar etorkizunean zain duzuena jakin ahal izango duzue, guk jarriko dugun Nahien zuhaitzari esker.
Sadako bakar bati ez utzi zuen arratsaldea suntsitzen, eta zatozte gure shinto paradisu donostiar propiora.
Boulevardeko kioskoa / urriak 29
16:00: Kumadori makillajeko standaren irekiera
16:30: Zuzeneko ikuskizunak: antzerkia, borroka, ipuin-kontalariak…
19:00: KonitxiWalk-en hasiera