Aurten, Beldurrezko Asteak beldurrezko fanzineen aldeko apustua egiten du berriro –zinemaldiaren historia osoan egon dira–. Horrela, Fanzineen Gerra mitikoa berreskuratu du. Astearekin lotutako lehiaketa honetan argitaratuko diren fanzineak, datozen urriaren 29tik azaroaren 4ra, ikusleek erabakiko duten saria eskuratzen saiatuko dira.
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko Autoedizio txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, Asteak Fanzineen Gerraren bertsio berritua antolatuko du.
Fanzinemania!
Beldurrezko Asteko Fanzineen Gerran parte hartzera animatzeko asmoz, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia-k eta Asteak masterclass bat antolatu dute Espainiako fanzine beteranoenetako batekin (Ubik / urriak 20). Nola egin underground fanzine bat? Fantasia eta Beldur zinema dastatzen hasteko Manuel Valencia 2000maniacos fanzinearen buruarekin masterclass-a antolatu dugu.