XXI. mendeko fantasiazko zinema japoniarrari eskainitako zikloarekin eta liburuarekin bat etorriz, gai honi buruzko mahai-ingurua egingo da. Bertan, Japoniako zenbait zinemagilek eta genero honetako hainbat adituk hartuko dute parte; adibidez, Jesús Palaciosek –moderatzaile-lanak egingo ditu–, eta Daniel Aguilarrek eta Antonio José Navarrok –aurten Asteak argitaratutako Japón fantástico, siglo XXI liburuaren koordinatzaileak–.
Parte-hartzaileak: Tomoo Haraguchi, Shinji Higuchi, Noboru Iguchi, Yoshikazu Ishii eta Minoru Kawasaki.