"Fantasiazko Japonia, XXI. mendia" zikloa Beldurrezko Astean

Ju-on

Gure Asteak beti dedikatu dio arreta berezia japoniar zinemari, eta gure programazio ofizialean ez da falta izan inoiz, hainbat izenbururen bitartez, ezta askotariko zikloetan eta argitalpenetan ere: Japoniar fantasiazko eta beldurrezko zinema (2001eko zikloa eta gure Asteko Liburu Bildumako 5.a) eta Japoniar animaziozko zinema (atzera begirakoa 2008an eta 11. liburua).

Egindako Zinema Aste guztietan, Donostian, generoaren azken garaiotako zinemagile japoniar garrantzitsuenen filmak bota ditugu. Takashi Miike, Shinya Tsukamoto, Sion Sono, Kiyoshi Kurosawa, Hideo Nakata, Takashi Shimizu, Noboru Iguchi, Hideaki Anno, Tomoo Haraguchi... Horietako asko Donostiara etorri dira filmak aurkeztera.

Aurten, EU-Japan Fest Fundazioaren babesari esker eta Donostia 2016rekin koordinatuta, Astea berriz itzuli da Japoniara hiru ekitaldi nagusirekin: filmen zikloa, gonbidatuen presentzia eta argitalpen berezi bat.

Atzera begirako honetan, milurteko berrian ekoitzitako hamarnaka film proiektatuko ditugu 2000. urtean hasita, egile garrantzitsuek zuzendutakoak, nola fantasiazko zinema ezagunenekoak, hala B seriekoak.

Zinemagile garaikide horietako batzuek zinemaldia bisitatutako dute lehenengo egunetan eta, gainera, beren filmak aurkeztuko dituzte, eta zaleekin topaketa ireki batean parte hartu.

Zikloaren bidelagun liburu bat ere argitaratuko dugu, Astearen liburu-bildumarekin jarraituz (15.a izango da). Daniel Aguilar-ek (aldi berean, zikloaren komisario) eta Antonio José Navarrok koordinatuko dute.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016