18 eta 30 urte bitartekoa zara? Gazte epaimahaikide izan zaitezke. Izena eman 150 plaza zozkatuko baitira.
Udaleko Gazteriak parte hartuko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Gazteen Epaimahaia eratuko du, honek film laburren irabazlea aukeratuko du eta XXV. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emango du.