Fanzineen Gerra Beldurrezko Astera itzuli da

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Asteak, Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko Autoedizio txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, papera aldarrikatzeko helburuarekin bere Fanzineen Gerra mitikoa berpiztu du.

Aurten, Beldurrezko Asteak beldurrezko fanzineen aldeko apustua egiten du berriro –zinemaldiaren historia osoan egon dira–. Horrela, Fanzineen Gerra mitikoa berreskuratu du. Astearekin lotutako lehiaketa honetan argitaratuko diren fanzineak, datozen urriaren 29tik azaroaren 4ra, ikusleek erabakiko duten saria eskuratzen saiatuko dira.

Ubik-en Autoedizioaren txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, Asteak Fanzineen Gerraren bertsio berritua antolatuko du. Izena emateko epea urriaren 17ra arte zabalik egongo da. Gehienez 10 taldek hartuko dute parte. Talde horiek antolakuntzak aukeratuko ditu.

Oinarriak

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016