"Misterioaren Itsasargia" erakusketaren inaugurazioa

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Misterioaren Itsasargia erakusketa irekita egongo da urriak 29tik azaroak 13ra Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretan (San Jeronimo).

1813an Donostia erre zenean, hiria bere errautsetatik suspertu zen. Berreraikitze fiskoa izan zen, baina baita mentala ere. Donostiak bere iragan mitikoa eta fantastikoa ahaztu zuen, imajinario kolektibo modernoa besarkatzeko. Gaueko, Dragoiak edo Churiscus bezalako izakiak zientziaren eraginaren ondorioz desagertu egin ziren. Baina Misterioa ez zen hil, baizik eta metodo zientifikoaren eraginez eraldatu egin zen. Orduan espiritismoa, poltergeist-ak, OHEak eta parapsikologiako gainerako fenomenoak agertu ziren.

Misterioaren Itsasargia erakusketak Misterioaren ibilbide hori berreraikiko du. Erakusketa transmedia eta diziplina anitzekoa. Bertan, Misterioaren taldeak urtean zehar egindako lana erakutsiko du. Bideo-jokoa, ilustrazioa, instalazioa edo bideoartea izango dira, 2016. urtean zehar bildu ditugun ez bakarrik Donostiako, baita Gipuzkoako istorioen antzezpenetako batzuk.

Misterioaren Itsasargia proiektua DSS2016 Elkarrizketak ekintzaren barruan kokatzen da, eta Europako Kultur Hiriburutza eta hiriaren kultur agenda ofiziala uztartzeko diseinatuta dago. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean sortutako proiektua da, eta hainbat lan-talde irekiren bitartez burutzen ari da. 2016ko ekainaz geroztik Misterioaren Itsasargiak elkar-sormeneko bere lana Kutxa Kultur Enearen bitartez burutzen du.

Erakusketa Itsasargiaren amaiera ez delako... Urtearen bukaerara arte jarraituko du eta bere azken formatuaren estreinaldiarekin amaituko da: webdokumentala.

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.eus
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016