Donostia Kultura
Donostiako Udala

Voice Over (2011)

Itzuli

Voice Over
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2012(e)ko Urriak 31 / 17:00 7,30 € Sarreren salmenta

URREZKO MÉLIÈS LEHIAKETA

ESPAINIAR FILM LABURREN SAIL OFIZIALA

Espainia. Zuzendaritza: Martín Rosete. Ekoizpena: Sebastián Álvarez, Koldo Zuazua, The Rosete Brothers, Manuel Calvo / Kowalski Films, Kamel Films, Encanta Films, Volcano Films. Gidoia: Luiso Berdejo. Argazkia: José Martín Rosete. Musika: José Villalobos. Muntaketa: Fernando Franco. Aktoreak: Jonathan D. Mellor, Javier Cidoncha, Luna Montignier Peiró. Narrazioa: Féodor Atkine. Iraupena: 10 min

HIZKUNTZA: frantzesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Astronauta batek planeta ezezagun batean lur hartuko du. Offeko ahots misteriotsu batek, frantsesez (Féodor Atkine aktorearena) hitz egiten dio, berari eta/edo ikusleari. Igual entzuten dio, edo igual ez. Espazio-ontzia suntsituta dago. Non hartuko ote zuen lurra? Aurreikusitako tokian? Oso urrun? Baina agian hori ez da benetan gertatzen ari dena. Zenbait irakurketa dituen film laburra, Martin Rosetek –Revolución (2002), A falta de pan (2005)– zuzendua, Luis Berdejo donostiarrak idatzia –besteak beste, Insensibles-en (2012) eta [REC]³-en (2012) gidoien egilekidea–, eta espainiar film laburren "lehendakariak" ekoiztua, Koldo Zuazuak, alegia.

Araña Araña