Donostia Kultura
Donostiako Udala

HOUSE OF THE DISAPPEARED / SI-GAN-WI-UI JIB (2017)

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2017(e)ko Urriak 28 / 00:30 7,50 € Sarreren salmenta

Hego Korea. Zuzendaritza: Lim Dae-woong. Ekoizpena: Jeong Yong-wook, Park Jeong Hyeok, Kim Hyun-woo / peppermint&company, Rydmical Green, Zion Ent. Gidoia: Jang Jae-hyeon. Argazkia: Park Jae-hong. Musika: Kim Woo-Khun. Muntaketa: Kim Woo-il. Aktoreak: Yunjin Kim, Ok Taec-yeon, Jo Jaeyun, Lee Han-wi, Park Jun-myeon. Iraupena: 100 min

HIZKUNTZA: koreera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Beldurrezko Astean inoiz ikusi ez dena: pelikula venezuelar baten egokitzapen (remake bat ez ordea) hego-korearra! Lim Dae-woong errealizadoreak eta Jang Jae-hyeon gidoigileak berridatzi eta berriro zuzendu dute La casa del fin de los tiempos (2013), Alejandro Hidalgoren klasiko modernoa. Eta Hidalgok berak New Line ekoiztetxeak babestutako remake bati aurre egin baino hilabete batzuk lehenago. Seulen garaile, House of the Disappeared filmak ahalmen eta dotorezia handiz bisitatzen du berriro etxe xarmatu eta sorginduen, hain erakargarriak zaizkigun etxe horien zinema. Salto bikainak daude iraganaren eta orainaren artean, denborazko espazio hain likidoak… Suaz markatutako datak daude. Sekretuak gordeta dituzten hormak. Hildako haurrak… edo hilda ez daudenak. Putzuak, labanak, aitaordeak daude. Korea, Venezuela eta Donostia batera dardarka.

Araña Araña