Donostia Kultura
Donostiako Udala

DOWNRANGE (2017)

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2017(e)ko Urriak 28 / 00:30 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Ryuhei Kitamura. Ekoizpena: Ryuhei Kitamura, Ko Mori / Genco Inc., Eleven Arts. Gidoia: Joey O'Bryan. Argazkia: Matthias Schubert. Musika: Aldo Shllaku. Muntaketa: Shohei Kitajima. Aktoreak: Kelly Connaire, Stephanie Pearson, Rod Hernandez-Farella, Anthony Kirlew, Alexa Yeames, Jason Tobias. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Australian Zineman graduatu, LAn finkatu eta The Midnight Meat Train (2008) filmatzera ausartu zen zuzendariarena, Clive Barkerren kontakizun labur eta odoltsu batean oinarritua. Sei neska-mutil polit 4 x 4 ibilgailu, nola esan ba, xarmant batean (Expedition Ford) doaz. Errepide bakartuetatik doaz, bestela ez bailegoko pelikularik. Gurpil bat zulatu zaie. Ja, hau barregura, egin dezagun selfie bat. Zein ondo, ziurtatzen duten arte gurpila bala batek zulatu duela. Hemen hasten da kontakizuna. Aurreneko bi hilketak primeran daude filmatuta (buruko zuloa barrutik kanpora ikusten da…). Minimala eta dotorea, estiloaz muntatua eta sosegurik eza atsegin bat sorrarazten duen soinu-banda batekin, atsegina da berriro ere jolastea nor biziko den, edo ez, asmatzen.

Araña Araña