Kanada. Zuzendaritza: Robin Aubert. Ekoizpena: Stéphanie Morisette / La Maison de Prod. Gidoia: Robin Aubert. Argazkia: Steeve Desrosiers. Musika: Pierre-Philippe Côté. Muntaketa: Robin Aubert, Francis Cloutier. Aktoreak: Marc-André Grondin, Monia Chokri, Micheline Lanctôt, Brigitte Poupart, Charlotte St-Martin. Duración: 96 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara
Kanadako zine frankofonoko enfant terrible eta gazte mimatuetako batek hirugarren arrisku-salto bat eman du beldurrezko generoan zonbiak azpigeneroan apokalipsi kanibal azpi-azpigeneroan eta han, Quebeceko ingurune landatar eta basotsuetan zehar, filmatu du pelikula hau ondo zehaztutako pertsonaiekin (inoiz sendatuko ez zaion zauria daraman hipsterra, gurasoak hil berri dituen baserritarra, ustezko heroia) berezkoak dituen obsesioetako batzuekin kargatu eta birkargatu dituenekin. Gomendioak, bai bizirik irteten direnentzat bai ikusleentzat, sinpleak dira: “Ez egin zaratarik, ez utzi sekula zure arma eta batez ere, irten korrika!”. Arau horiei bete-betean jarraitzen badiezu oso film eklektiko batekin gozatuko duzu, hain eklektiko ezen Bresson, Romero eta Monty Python etorriko zaizkizun gogora.