Donostia Kultura
Donostiako Udala

JUPITER’S MOON (Jupiter holdja, 2017)

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2017(e)ko Urriak 31 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

Hungaria-Alemania. Zuzendaritza: Kornél Mundruczó. Ekoizpena: Viktória Petrányi, Viola Fügen, Michael Weber, Michel Merkt / Proton Cinema, Match Factory Productions, KNM, ZDF/Arte, Chimney. Gidoia: Kata Wéber. Argazkia: Marcell Rév. Musika: Jed Kurzel. Muntaketa: Dávid Jancsó. Aktoreak: Merab Ninidze, Zsombor Jéger, György Cserhalmi, Mónika Balsai, Majd Asmi. Iraupena: 128 min

HIZKUNTZA: hungariera, ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

White Dog (2014) izugarriaren zuzendari hungariarrak errefuxiatuen artetik sortutako aurreneko superheroiaren istorio hau proposatzen digu, Europa adeigabe honen ateetan sufritzen ari diren horien artetik. Polizia batek lau aldiz tiro egin dio mutil siriar bati. Mutila, hil baino, zerutik goratzen hasten da. Kanpamenduan, mediku ustel-ustel batek lebitatzeko ahalmen hori mauka bat dela erabakiko du... Anbizio handiko parabola, zenbaiti Iñárritu gogorarazi zien, nahiz eta hoteleko tirokatze eszenan Michael Mannen eragina gehiago sumatzen zaion.

Araña Araña