AEB. Zuzendaritza: Xavier Gens. Ekoizpena: Peter Safran, Leon Clarence, Chad Hayes, Carey W. Hayes / The Safran Company, Lotus Entertainment, Motion Picture Capital, Poznan Film Group, Zygotic Films. Gidoia: Chad Hayes, Carey W. Hayes. Argazkia: Daniel Aranyó. Musika: David Julyan. Muntaketa: Adam Trotman. Aktoreak: Sophie Cookson, Corneliu Ulici, Ada Lupu, Brittany Ashworth, Matthew Zajac. Iraupena: 90 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Frontière(s) (2007) eta The Divide (2011) filmen zuzendari miretsiaren eskutik –Frantzian, Espainian edo Erresuma Batuan berdintsu filmatzen duen zorioneko soldadu bikaina– Drakularen, Mungiuren, Puiuren eta Herta Müllerren aberritik datorkigu pelikula hau, Biutifulen (2010) argazki zuzendari Daniel Aranyók sumatutako argiarekin filmatua, The Conjuringen (2013) egileen lumarekin idatzia, Annabelleren (2014) ekoizleek ekoiztua. Moja baten gurutziltzaketarekin amaitutako exorzismo baten inguruko ikerketa, eta askok idatzi izan dutenaren arabera aita Karrasi berari aurrez aurre begiratu diezaiokeena.