Uganda. Zuzendaritza: Nabwana I.G.G. Ekoizpena: Nabwana I.G.G, Alan Ssali Hofmanis / Ramon Film Prouductions (Wakaliwood Studios). Gidoia: Nabwana I.G.G. Argazkia: Nabwana I.G.G. Muntaketa: Nabwana I.G.G. Aktoreak: Bisaso Dauda, Nakaye Janati, Kabuye John, Alan Ssali Hofmanis, Nattembo Racheal. Iraupena: 68 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Dagoeneko ikasi genuenean Bollywood zela filmen ekoizpeneko munduko aurreneko industria. Dagoeneko argi genuenean bigarrena ez zela Hollywood, Nigeriako Nollywood geldiezina baizik, non 1.200 pelikula inguru filmatzen diren urtero, orduan deskubritu genuen txundiduraz Wakaliwood-en existentziaz, azkar, lotsagabe, erretxinduta eta kementsu egiten den zinearen beste lurralde bat. Wakaliwood! Ugandan gaude. Bertako hiriburuan, Kampalan. Bertako aldirietan, Wakaligan, eta Tarantino afrikarra hor dugu, Nabwana Isaac Godfrey Geoffrey, pelikula basatiak gelditu gabe filmatzen. Bat ari da prestatzen ebolari buruz. Eta hor aurkituko dugu, hildakoak, tiroak dauden lekuan, eta letreroak pantaila gainean, narratzaile elebidun bat eta egundoko aurpegia, Seattle eta Austinetik garaile paseatuz.