Donostia Kultura
Donostiako Udala

MATAR A DIOS (2017)

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2017(e)ko Azaroak 1 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

Espainia. Zuzendaritza: Pintó & Caye. Ekoizpena: Norbert Llaràs / Alhena Production. Gidoia: Pintó & Caye. Argazkia: Miquel Prohens. Musika: Francesc Guzmán. Muntaketa: Jordi López, Pintó & Caye. Aktoreak: Eduardo Antuña, Itziar Castro, Boris Ruiz, David Pareja, Emilio Gavira. Iraupena: 90 min

HIZKUNTZA: gaztelania

Nietzschek dagoeneko akabatu zuela uste genuen baina bizirik dirau eta etxe baten inguruan dabil, non senar-emazte batek (eskeleto pare batekin beren armairu sentimentalean), gehi senarraren anaiak eta aitak, Gabon Zaharra ospatzea erabaki duten. Lekua josita dago ehizako trofeoez, eta ezinezko arbasoen erretratuez eta beste eldarnio batzuez. Bai, harropuzkeria filmiko/existentzialista gozagarri honen zuzendariak Nada S. A. (2014) eta RIP (2017) filmen berealdiko egileak dira, eta antzezleek Camino (2008), Los ojos de Julia (2010), Blancanieves (2012), Magical Girl (2014) edo Pieles (2017) filmetan lan egin dute. Egileek behin eta berriro diote, ederki, barre egingo dugula, baina hemen kontua dela harremanak mugen mugatik harago eramatea, bikote harremanak, familiarenak, jainkoekin ditugunak (edo ez ditugunak). Baita Gizadia osoarekin ditugunak ere.

Araña Araña