Donostia Kultura
Donostiako Udala

CLOSE ENCOUNTERS OF THE THIRD KIND (1977)

Itzuli

Close Encounters of the Third Kind
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2017(e)ko Urriak 27 / 21:00 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Steven Spielberg. Ekoizpena: Julia Phillips, Michael Phillips. Gidoia: Steven Spielberg. Argazkia: Vilmos Zsigmond. Musika: John Williams. Muntaketa: Michael Kahn. Aktoreak: Richard Dreyfuss, Teri Garr, Melinda Dillon, François Truffaut, Bob Balaban. Iraupena: 132 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Jaws (1975) filmarekin munduko hondartza guztiak hustu eta gero, Steven Spielbergek lehen aldiz egingo du sarraldia zientzia fikzioan gizadiaren eta beste planeta batzuetatik etorritako izakien arteko kontaktu posible bati buruzko istorio honekin. Gau batean, Indianako bere etxetik gertu, zeruan objektu hegalari misteriotsu batzuk behatu ditu Roy-k. Harrez geroztik, obsesionatuta bizi da ikusi duena ulertu nahian. Jillian ezagutuko du, gertakari berdinen lekuko izan den emakume bat, eta elkarrekin saiatuko dira haien bizitzak nahasi dituen misterioa argitzen. Aldi berean, nazioarteko zientzialari talde batek objektu hegalari ezezagunen (OHE) agerraldiak ikertzen dihardu. Asteak filmaren estreinaldiaren 40. urteurrena ospatuko du 4K kopia baten proiekzioarekin.

Araña Araña