AEB. Zuzendaritza: Kathryn Bigelow. Ekoizpena: Steven-Charles Jaffe / The Near Dark Joint Venture. Gidoia: Eric Red, Kathryn Bigelow. Argazkia: Adam Greenberg. Musika: Tangerine Deam. Muntaketa: Howard Smith. Aktoreak: Adrian Pasdar, Jenny Wright, Lance Henriksen, Bill Paxton, Jenette Goldstein. Iraupena: 94 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Gaua da, eta leku bakartu batean Caleb-ek, cowboy gazte batek, Mae ezagutu du, herrira iritsi berri den neska bat. Pasieran dabiltzala, koska egingo dio neskak, eta gaueko izaki, banpiro antzeko bat (filmean behin ere ez da hitz hori aipatzen), bihurtuko du Caleb. Hala, Maeren “familiak”, herrialde osoan zehar furgonetaz odol bila dabilen talde basatiak, adoptatu egingo du azkenean. Beldurrezko western aitzindari eta boteretsu honetan, eremuak hilotzez estaltzen doaz bere garaian Sezesio Gerran borrokan aritutako Jesse, Diamondback errukigabea, Severen motorzale zoratua eta Homer (ustezko) nerabea. Kathryn Bigelow zuzendariak bakarka zuzendu zuen lehen filma da hau, eta istorio honekin banpiroen generoa berpizten saiatu zen.