Donostia Kultura
Donostiako Udala

PET SEMATARY (1989)

Itzuli

Pet Sematary
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2017(e)ko Urriak 29 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

AEB. Zuzendaritza: Mary Lambert. Ekoizpena: Richard P. Rubinstein / Paramount Pictures. Gidoia: Stephen King. Argazkia: Peter Stein. Musika: Elliot Goldenthal. Muntaketa: Michael Hill, Daniel Hanley. Aktoreak: Dale Midkiff, Fred Gwynne, Denise Crosby, Brad Greenquist, Michael Lombard. Iraupena: 103 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Film hau egin zen garaian, Ameriketako Estatu Batuetako zineman Stephen Kingen itzala bereziki nabarmena zen, idazlearen lanean oinarritutako hainbat film arrakastatsu egin baitziren: Children of the Corn (1984), Stand by Me (1986), The Running Man (1987), Misery (1990). Stephen Kingek bere nobela egokitu zuen Mary Lambertek zuzendutako film hau egiteko. Besteak beste, Madonnaren garai hartako bideoklip ezagunenetako batzuen eta Espainian filmatutako Siesta (1987) film luzearen egilea da Mary Lanbert. Trafiko handiko errepide batetik gertu kokatutako etxe batera joan dira bizitzera senar-emazte dirudun batzuk eta haien bi seme-alabak. Familiaren katua auto batek harrapatuko du eta animalientzako inguruko hilerri batera eramatea erabakiko dute. Inguru hartan diotenez, leku hura indiarren hilobi-lekua izan zen aspaldian, eta bertan hobiratzen den guztiak hartzen du berriro bizitza.

Araña Araña