Donostia Kultura
Donostiako Udala

AMERICAN MARY (2012)

Itzuli

American Mary
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2017(e)ko Urriak 30 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Kanada. Zuzendaritza: Jen Soska, Sylvia Soska. Ekoizpena: Evan Tylor, John Curtis / American Mary Productions, Evolution Pictures, 430 Productions, Twisted Twins Productions. Gidoia: Jen Soska, Sylvia Soska. Argazkia: Brian Pearson. Musika: Peter Allen. Muntaketa: Bruce MacKinnon. Aktoreak: Katharine Isabelle, Antonio Cupo, Tristan Risk, David Lovgren, Paula Lindberg. Iraupena: 102 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Mary Mason medikuntzako ikasle bat da. Dirua behar duenez, gaueko klub batean hasi da lanean, dantzari. Egun batean, ustekabean ohartuko da askoz ere gehiago irabaz dezakeela kirurgiako sotoetan, ebakuntza estetiko klandestinoen munduan. Bertan, bezeroek gero eta gauza arraroagoak eskatzen dizkiote: beren gorputzak aldatzeko, gorputz-zatiak kentzeko, mutatzeko... Goitik behera aldatuko da Maryren bizitza, ebakuntza berri bakoitzak pauso bat harago joatea eskatuko baitio. Twisted twins izenez ezagun diren Jen eta Sylvia Soska bikiak –Dead Hooker in a Trunk (2009), Vendetta (2015)– unibertso odoltsu eta osasungaitz batean murgildu dira beren bigarren film honetan.

Araña Araña