AEB. Zuzendaritza: Ana Lily Amirpour. Ekoizpena: Justin Begnaud, Sina Sayyah / Say Ahh Productions, SpectreVision, Logan Pictures, Black Light District. Gidoia: Ana Lily Amirpour. Argazkia: Lyle Vincent. Muntaketa: Alex O'Flinn. Aktoreak: Sheila Vand, Arash Marandi, Marshall Manesh, Mozhan Marnò, Dominic Rains. Iraupena: 100 min
HIZKUNTZA: farsi / AZPITITULUAK: euskara
Irango Bad City hiria prostitutak, drogazaleak, era guztietako galtzaileak eta arima oinazetsuak bizi diren leku marjinal bat da. Hiri horretan, izaki izugarri bat zelatan ibiltzen da odol bila biztanleen artean. Baina dena aldatuko da mutil batek neska bat ezagutzen duenean. Banpiroen western hau cult movie bilakatu da: nobela grafiko baten tankerako amodiozko istorioa da, zuri-beltzeko beldurrezko filma. Azken urteotan generoak emandako sorpresa hau Iranen girotuta dago eta Kalifornian filmatu zuten. Ana Lily Amirpour-ek zuzendu zuen; aurten The Bad Batch (2016) mundu osoko zinemaldietan aurkeztuko duen zuzendariak, hain zuzen.