Donostia Kultura
Donostiako Udala

ÉVOLUTION (2015)

Itzuli

Évolution
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2017(e)ko Azaroak 1 / 17:00 7,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Frantzia-Belgika-Espainia. Zuzendaritza: Lucile Hadžihalilović. Ekoizpena: Sylvie Pialat, Jérôme Vidal, Geneviève Lemal, John Engel, Sebastián Álvarez / Les Films du Worso, Noodles Production, Scope Pictures, Left Field Ventures, Volcano Films. Gidoia: Lucile Hadžihalilović, Alanté Kavaïté, Geoff Cox. Argazkia: Manu Dacosse. Muntaketa: Nassim Gordji-Tehrani. Aktoreak: Max Brebant, Roxane Duran, Julie-Marie Parmentier. Iraupena: 81 min

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: euskara

Nicolasek hamar urte ditu eta bere amarekin bizi da uharte urrun batean, emakumeak eta haurrak soilik bizi diren herri batean. Itsasora bistak dituen ospitale batean, misteriozko tratamendu mediko bat jartzen diete mutikoei. Inork ez du zalantzan jartzen han egiten dutena, baina Nicolasek bai, oso arraroa iruditzen baitzaio guztia; gainera, ama eta gainerako emakumeak gezurretan ari zaizkiolako susmoa du. Protagonistaren aurkikuntza amesgaizto baten hasiera izango da, eta nekez lortuko du esnatzea. Innocence (2004) egin zuenetik hamar urte inguru igaro dira dagoeneko, eta hau Lucile Hadžihalilović errealizadore frantsesak zuzendutako bigarren film luzea da, itsasertzean gertatzen den istorio dotore eta asaldatzaile bat.

Araña Araña