Donostia Kultura
Donostiako Udala

Zinemapelmak: Poltergeist (1982)

Itzuli

Zinemapelmak
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2017(e)ko Azaroak 1 / 19:30

Libre, jarleku guztiak bete arte

Euskaraz

Euskaraz

AEB. Zuzendaritza: Tobe Hooper. Ekoizpena: Frank Marshall, Steven Spielberg. Gidoia: Steven Spielberg, Michael Grais, Mark Victor. Argazkia: Matthew F. Leonetti. Musika: Jerry Goldsmith. Muntaketa: Michael Kahn. Aktoreak: JoBeth Williams, Craig T. Nelson, Beatrice Straight, Heather O'Rourke, Oliver Robins. Iraupena: 120 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

Poltergeist film klasikoa proiektatuko dugu eta, DVDetan agertzen diren “film komentatua / zuzendariaren audio-iruzkina” ataletan egiten den antzera, proiekzioari buruz hitz egingo dugu, ikusleen artean eserita. Nor gara aurtengo “zinemapelmak”? Mikel Pagadi, Angel Aldarondo eta Maite Bidarte. Hirurok gidoilarien, telebistaren eta film laburren munduan jardundakoak gara, eta, batik bat, film honen jarraitzaileak.

Ekimen honen lehenengo aldia denez eta 2017an gaudenez, egoki iruditu zaigu Poltergeist filma proiektatzea. Hasteko, mamitsua delako, gehienok ikusi dugulako eta hari buruz hitz egiteko alderdi interesgarri asko dituelako; beste alde batetik, ezaguna delako eta Tobe Hooper zuzendariari merezitako omenaldi bat egin nahi diogulako.

Ekitaldira filma etxean ikusita joatea gomendatuko genieke ikusleei, guk agian proiekzioa “izorratuko” dugu eta...

Araña Araña