The Final Girls Londresen finkatutako elkarte bat da. Beldurrezko zineman gai feministak aztertzen ditu elkarte horrek, eta generoan emakumeen ikusgarritasuna eta lana aldarrikatzen saiatzen da, bai kameraren aurrean, bai atzean. Hemen, emakumeek zuzendutako askotariko beldurrezko film laburren antologia bat aurkezten dute.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Dead. Tissue. Love (2017). Natasha Austin-Green. Erresuma Batua. 10 min
Neska gazte nekrofilo baten izaerara hurbiltzen den dokumental esperimental eta intimoa.
Don't Think of a Pink Elephant (2017). Suraya Raja. Erresuma Batua. 7 min
Neska nerabe bat egunero ari da borrokan aztoratzen duten pentsamenduetako batzuekin.
I Should Have Run (2016). Gabriela Staniszewska. Erresuma Batua. 4 min
Gau batean emakume batek zerbait arraroa eta beldurgarria topatuko du etxerako bidean.
I Want You Inside Me (2016). Alice Shindelar. AEB. 13 min
Birjintasuna galtzeko erabakia hartuta, sedukzio bat planeatuko du CJk.
A Mother of Monsters (2017). Julia Zanin de Paula. Brasil. 9 min
Neska gazte bat arriskuan dago, zirku bateko troupeak seduzituta.
Pulse (2017). Becki Pantling. Erresuma Batua. 6 min
Naturaz gaindiko ipuin morala, online zita baten bila dabilen gizon ezkondu bati buruzkoa.
The Puppet Man (2017). Jacqueline Castel. AEB. 9 min
Hiltzaile batek neska gazte bat eta bere lagunak (guztiak neskak) jazartzen ditu. 80ko hamarkadako beldurrezko zinemari egindako omenaldia da film hau. John Carpenterrek kameo bat egiten du filmean, soinu-bandaren egilea izateaz gain.
Shortcut (2016). Prano Bailey-Bond. Erresuma Batua. 5 min
Odolez blai eginda dagoen karma-ipuin bat.
Sorry, We're Closed (2016). Alexis Makepeace. Kanada. 6 min
Charlottek jakin-minez behatzen dio bere jatetxera gauez etortzen diren gizonen jokabide zakarrari.
Undress Me (2016). Amelia Moses. Kanada. 13 min
Sozialki oso aktiboa ez den unibertsitateko neska batek narriatze fisiko nabaria antzeman du fraternitate bateko festa baten ondoren.