Donostia Kultura
Donostiako Udala

HOUNDS OF LOVE (2016)

Itzuli

Hounds of Love
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2017(e)ko Urriak 29 / 17:00 7,50 € Sarreren salmenta

Australia. Zuzendaritza: Ben Young. Ekoizpena: Melissa Kelly / Factor 30 Films. Gidoia: Ben Young. Argazkia: Michael McDermott. Musika: Dan Luscombe. Muntaketa: Merlin Eden. Aktoreak: Emma Booth, Ashleigh Cummings, Stephen Curry, Susie Porter, Damian de Montemas. Iraupena: 108 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Bikote bat (heteroa) neska gaztetxoak bahitzen ari da urbanizazio batean, hain desiragarriak direnez hotzikarak eta guzti eragiten dizkiguten horietako batean. Ben Young zuzendariak (Hollywoodek dagoeneko atzeman du eta zientzia fikziozko thriller bat prestatzen ari da han) serieko hiltzaileen zinemaren arau guztiak betetzen dituen arren gozatu egingo dugu, tentsio handiko mekanika bisual, soinuzko eta psikologiko batez baliatuz nahasi dituelako. Hounds of Love erabateko errendizioa ere ba da, amaren maitasunaren aurrean. Baina ona den horietakoa. Bere kumea eraman zutelako sutan dagoen eme sen hori. Eta kumea, jakina, minberatutako beste proklama bat da, emakumearen ahalduntzearena, ohe bati lotu bazaituzte ere. Film hau Venezian egon zen. Han, Ashleigh Cummingsek aktoresa onenaren Feodora saria jaso zuen.

Araña Araña