Donostia Kultura
Donostiako Udala

REVENGE (2017)

Itzuli

Revenge
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2017(e)ko Urriak 29 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

Frantzia. Zuzendaritza: Coralie Fargeat. Ekoizpena: Marc-Étienne Schwartz, Marc Stanimirovic, Jean-Yves Robin / M.E.S. Productions, Monkey Pack Films, Charades, Logical Pictures, Nexus Factory, Umedia. Gidoia: Coralie Fargeat. Argazkia: Robrecht Heyvaert. Musika: ROB. Muntaketa: Coralie Fargeat, Jérôme Eltabet, Bruno Safar. Aktoreak: Matilda Lutz, Kevin Janssens, Vincent Colombe, Guillaume Bouchède. Iraupena: 108 min

HIZKUNTZA: ingelesa, frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Izugarri aberatsa zara. Diru lohia. Jakina. Ugari, ordea. Bi bazkide dituzu, oso arima beltzarekin eta ondo kargatutako errifleekin. Bigarren etxe dotore bat duzu. Arkitektura eskandinaviarra, basamortu amaigabe batean. Eta, nola ez ba, maitale bat duzu. Nahiz eta, jakina, ezkonduta zauden. Gaur arte zure maitalea ipurdi txiki bat baino ez zen, Playboyko untxitxo bat baino gutxiago. Baina ez dakizuna zera da, emakume batek zuzendutako pelikula baten barruan zaudela. Parisekoa da bera, Politika Zientzietan lizentziatua, Kill Billen (2003-2004) eta Deliveranceren (1972) nahasketa adeigabe bat izan litekeen batean harrapatu nahi zaituena. Abisatuta zaude. Hainbeste odol egongo da, non diotenez efektu berezietako sailekoek existentziak agortu zituzten. A, Matilda Anna Ingrid Lutzek antzeztuko du zure neska-lagunaren papera.

Araña Araña