Donostia Kultura
Donostiako Udala

DAVE MADE A MAZE (2017)

Itzuli

Dave Made a Maze
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2017(e)ko Urriak 29 / 22:30 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Bill Watterson. Ekoizpena: John Charles Meyer, John Chuldenko / Dave Made An LLC, Butter Stories, Foton Pictures. Gidoia: Steve Sears, Bill Watterson. Argazkia: Jon Boal. Musika: Mondo Boys. Muntaketa: David Egan. Aktoreak: Nick Thune, Meera Rohit Kumbhani, James Urbaniak, Stephanie Allynne, Scott Krinsky. Iraupena: 81 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Boston Underground Film Festival izugarriaren publikoak ez zuen une batez ere zalantzarik egin gogokoentzat goratu zutenean. Chicago Sun-Timesek martxoan idatzi zuen “arraroa, sormen eta asmamen handikoa, erakargarria, eta barregarria bezain xarmagarria”. Orain, 2017an, fantasiazko generoaren zale orok daki kartoizko papiroflexia eta origami esperimentu bat dela, 80 minutu arranditsutan muturraren muturreraino eramana. Davek labirinto bat eraiki du beretzat, bere etxeko jangelan. Eta bertan galdu zaigu. Goaz erreskatatzera! Eragozpen izango baditugu ere munstroak, tranpak eta odola (txantxetan da baina zeharo hilda zaudela ematen du). Soinu-banda Mondo Boysena da, pasmo rock zaleak Medicine for Melancholy (2008) filmaz geroztik.

Araña Araña