Donostia Kultura
Donostiako Udala

THE OSIRIS CHILD: SCIENCE FICTION VOLUME ONE (2016)

Itzuli

The Osiris Child
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2017(e)ko Urriak 29 / 22:30 7,50 € Sarreren salmenta

Australia. Zuzendaritza: Shane Abbess. Ekoizpena: Matthew Graham, Brett Thornquest, Sidonie Abbene, Shane Abbess / Storm Alley Entertainment, Eclectik Vision, Phonetic Images. Gidoia: Shane Abbess. Argazkia: Carl Robertson. Musika: Brian Cachia. Muntaketa: Adrian Rostirolla. Aktoreak: Kellan Lutz, Daniel MacPherson, Isabel Lucas, Luke Ford, Teagan Croft. Iraupena: 99 min

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Zientzia fikzioa australiar erara. Lehorra. Metalizatua. Soila. Kontzesiorik gabea. Generoko literaturaren eta zinemaren gakoak oso ondo ezagutzen dituen batek zuzendua eta, haiek azpikoz gora jarri gabe, koska bat estuagotzeko prest dagoena. Izarrarteko presondegi batean gaude eta kanonek agindu bezala zerbaitek funtzionatzeari utziko dio hemendik gutxira eta norbait aliatu beharrean izango da bere aurkariekin hondarrak salbatzen saiatzeko. Intentsitate handiko pertsonaiez josia (neskatila protagonista, marjinatu/okupa bikote bat, kamioiko eszenetan zeluloide hutsezko izaki bihurtuak) eta al dente muntatua, planetarteko erreferente distopiko eta madmax erakoa bilakatuko da. Neskatila hori hazi… haserre haziko dela iragartzen du bukaerak.

Araña Araña