Jatorrizko hizkuntzan
AEB. Zuzendaritza: George A. Romero. Ekoizpena: Karl Hardman, Russell W. Streiner / Image Ten. Gidoia: John A. Russo, George A. Romero. Argazkia: George A. Romero. Muntaketa: George A. Romero. Aktoreak: Judith O'Dea, Duane Jones, Marilyn Eastman, Karl Hardman, Judith Ridley
Garai guztietako zinemaren klasiko handietako bat, beldurrezko generoan aro berri bati hasiera eman eta azpigenero bati bidea egin ziona: zonbiak, urteak joan urteak etorri, antza denez gero eta jarraitzaile gehiago dituena. Satelite batek sortutako erradiazioek eraginda, hildakoak esnatu eta hilobietatik irteten hasi dira. Hilerri batean hasten da guztia. Bertan, bi anai-arreba erasoko ditu haietako batek. Mutila hil egingo da eta neskak landetxe baterantz ihes egingo du, non bere egoera berean dauden beste batzuk topatuko dituen. Zonbien tropel baten erasoari egin behar izango diote aurre. Romero maisuak film honekin hasi zuen bere ibilbidea; bere garaian ustekabeko arrakasta izan zuen filma dugu, eta bere filmografian zehar beste bost hurbilketa filmatuko zituen zuzendariak.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean