Espainia. Zuzendaritza: Sadrac González-Perellón. Ekoizpena: Javier Aguayo, Diego Rodríguez, Helena Altabàs / Assalam Films. Gidoia: Sadrac González-Perellón. Argazkia: Iván Romero. Musika: Sergio Ramis. Muntaketa: Marta Fernández-Cañaveral. Aktoreak: Lowena McDonell, Julian Nicholson, Haydée Lysander, Marc Puiggener, Will Hudson. Iraupena: 105 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Neskatila bat, ama galduta umezurtz, aitarekin bizi da eta gorroto bizia dio. Etxe handi eta dotore batean bizi da, arkitektura bitxia bezain iradokitzailea duena. Bertan bizi da, baso baten trinkotasunaren erdian, non kubo beltz eta profetiko bat dagoen ezkutuan. Bere beso robotiko berrira moldatzen ahalegintzen bizi da, eta bere txakur emearekin hizketan, eta hitz-prozesagailu baten bitartez erantzuten dio hark. Izaki biki batzuk agertuko dira etxetik, mailatuta, ikaratuta… Honaino konta daiteke. Zuek kontzentratu zaitezte Iván Romeroren kamera bikainean eta fintasun handiz egindako koloratura lanean, Bucheoneko zinemaldiko Epaimahaiaren Saria bereganatu zuen film honen postprodukzioan burutuan. Austinen eta Georgian saritutako Myna se varen (2009) egilekideak zuzendua.